Larunbatean, ‘Euskaldunon hizkuntza eskubideen aldeko’ Euskalgintzaren Kontseiluak deitutako manifestazioa dela eta, Arrasateko EH Bilduk honako hau adierazi du: “Arrasateko EH Bildutik bat egiten dugu zapatuan, azaroak 4, Euskalgintzaren Kontseiluak deitu duen “Oldarraldiaren aurrean, euskararekin bat, euskaraz bat” manifestazioarekin. Kalera atera eta euskararen alorrean jauzi bat emateko unea da.”




