Emakume Txokoaren 20. urteurrenak 8 borrokalari nabarmen omendu ditu

0
1760

Ekitaldi feminista jardunaldien baitan ospatu da, eta 1975etik gaur arteko ibilbidea jorratu da, besteak beste. Gainera, bertaratutakoek elkarrekin abestu eta topa egin dute.

Ekitaldi feministak Seber Altube plaza hartu du gaur arratsaldean, Jardunaldi Feministen baitan.

Ekitaldiak azaldu du “nondik gatozen eta zein garen egun, hau da, ibilbide bat azaldu dugu: Bide oso baten (orain arteko) azken partea da Emakume Txokoa”.

Izan ere, “bide hau 1975ean hasi zen, orduko askatasun eztandan. Ordutik emakume talde oso garrantzitsu eta erreferente batek borroka egin zuen, gaur egungo jarduera posible izateko”.

Azpimarratzekoa da ere “emakume haiek leku ezberdinetatik zuten jatorria, areago gatazketatik zetozen, baina elkarrekin egin zuten aurrera, jakin baitzekiten zer zen garrantzitsua”.

Ekitaldiaren amaiera aldean Larraitz Trojaola Berezibar eta Rosa Urzelai Cabañes ordezkariek gogoan izan dituzte:

  • Agurtzane
  • Elena
  • Manoli
  • Malen
  • Marisa
  • Pilar
  • Sagra
  • Txaro

“Emakume hauek amaiera arte borrokatu zuten – azpimarratu du Rosak adierazpenetan – eta omentzen ditugu gure egungo jardueraren oinarriak direlako”.

“Emakume hauek guztiak zendu ziren, baina egin beharreko lana eginda. Beti present ditugu, eta beraiek gogoratuz, beraiei tokia egiten diezu, orain fisikoki ez dauden arren. Aitortza hori merezi dute”.

Rosak baieztatu du “oso pozik gaudela, lan asko egin dugula zeregin honetan. Denok amankomunean aritu gara, talde sustatzailea bikaina izan da, eta ideia ezberdinak partekatu dira. Horrelako gauzak egin daitezkeen tokia da Emakume Txokoa. Espazio horrek denok hartzen gaitu eta bertatik lan egin daiteke, iritzi ezberdinekin, iritzi berdinekin, nekatuta, neke barik, baina erreferentzia bat da, eta bertatik ibiltzen jarraitu ahal da”.

Ekitaldiaren bukaeran bertaratutakoek elkarrekin “Zutik emakumeak!” ereserkia abestu eta topa egin dute.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen