Txakurrak, Perlata, The Clayton,… ariko dira Gaztetxea laguntzeko

0
993

Elkartasun jaialdian Añubek eta Neallta Folak ere kontzertua emango dute, Arrasateko Gaztetxean bertan, azaroaren 11n (zapatuan). Sarrerak egunean bertan jarriko dira erosgai.

Goiko kartela: Txakurrak – AGAKO.

“Azaroaren 11ean batuko dugun dirua, gaztetxea autogestionatzen jarraitzeko izango da, egunerokoan ditugun gastuei aurre egiteko”.

“Gaztetxia gaztion elkarleku izeten jarraitzeko. Elkarrengandik ikasi eta desikasteko. Elkar zainduko garen espazio egiteko. Elkarrekin borrokan, sortzen, dantzan, barrez lehertzen…. segitzeko”.

Kontzertuak 20:00etan hasiko dira, eta Gaztetxeko ateak ordubete lehenago zabalduko dira. “Inoren menpe ez egoteko, alternatiba izaten jarraitzeko”.

Horretarako, bertako bost taldek kontzertua emango dute: Neallta Fola, The Clayton, Añube, Perlata eta Txakurrak.

Sarrerak “egunean bertan salduko dira Gaztetxeko atean. Ez da inolako erasorik onartuko”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen