Bideoa: Berbalagunak.
Berbalagunak egitasmoa abian da eta herritarrak parte hartzera animatzeko bideo bat egin dute. Bideo honetan Berbalagunak-eko talde eta jarduerak aurkeztu dituzte, hala nola: Berbalagunak, Hikalagunak, Gurasolagun, Berbalagun ibiltariak, Berbakuadri, Gaztekuadri eta irakurketa saioak. Ekimen guzti hauek euskara bultzatzera bideratuta daude, ingurune ezberdinetan ohiturak aldatuz.



