Taupa tabernak antolatu ohi duen zuzeneko Ganberock musika ekitaldia atzo izan zen. Los Galerna eta Craps taldeak kalea animatu zuten, inguruko jendea erakarriz. Aipatzekoa da, Los Galerna taldeak 7 urteren ordoren berriz ere kontzertu bat eman dutela. 2008an sortu zen Rock eta surf estiloko taldeak, hainbeste aldiz jo duten esnezatokian egin zuen itzulera. 19:00ak aldera hasi ziren kontzertuak Craps taldearekin eta Los Galernak amaitu zuten Ganberock ekitaldia.




