Hitzordua azaroaren 3an (ostirala) izango da, Antiguo auzoko Doka Kafe Antzokian 20:00etan. Sarrera: 8/10 €.
Kartela: Kontralde.
Talde arrasatearrak, Garagartzako Jaixetan jo ostean, ondoko hitzorduak dauzka agendan, ‘Erantzunen Bila’ lana aurkeztuz:
Urriaren 28an Bergaran, azaroaren 3an Donostian, azaroaren 18an Iruñean eta azaroaren 25ean Ourensen (Galiza).
Era berean, Añube taldeak, Arrasate-Bergara-Ataungo taldeak, makinatxo bat zuzeneko emango ditu aurki:
Urriaren 12an Atarrabian, urriaren 28an Zaldibarren (Bizkaia), azaroaren 3an Donostian, azaroaren 11n Arrasaten, azaroaren 17an Gasteizen eta azaroaren 18an Azpeitian. Hala, taldekideek ‘Añube’ diskoa aurkezten darraite.




