Arrasatear bat epaitu dute, drogan 1.326 € edukitzeaz akusatua

0
2032

Ertzaintzak 27’7 gramo ketamina eta doitasun-baskula bat atzeman zizkion Nafarroa hiribidean. Gipuzkoako Entzutegiak agindu du 3 urteko kartzela-zigorra ez aplikatzea, baldin eta auzipetuak 5 urtetan ez badu deliturik egiten eta droga-menpekotasuna gainditzen jarraitzen badu.

Argazkia: MB artxiboa.

Gipuzkoako Probintzia-Entzutegiak oraintsu epaia ezagutzera eman du, eta ondorengo egitateak frogatutzat eman ditu:

“Arrasateko gizon bat, 2021eko uztailaren 8an, Nafarroa hiribideko 8aren parean, beste gizon batekin ika-mikan ari zen, bere aitarekin, eta ondorioz autoritateko agenteek jardun zuten”.

“Agenteek ikusi zuten gizon gazteenak jokabide arraroa zuela, eta bere eskumako eskuan, legez kontrako salerosketak egiteko prest, eta zehaztu gabekoak, hauts zuria zuen poltsa txiki bat zeukala”.

“Gizonezkoa poltsa txiki hau agenteei ezkutatzen saiatzen zen, hauts zuria ketamina zen, 27’7 gramuko pisukoa, eta %70’15eko purutasunekoa. Auzipetuak doitasun-baskula bat ere bazeraman, Kooltech markakoa eta C klase modelokoa, beltz kolorekoa, gertakarien momentuan”.

“Debekatutako substantzia horren prezioa legez kanpoko merkatuan, txikizkako salmenten bidez, 1.326’27 eurokoa zen, 47’88 €/gramoko, Poliziaren Zuzendaritza Orokorraren taularen arabera, 2021eko bigarren seilabeteko taularen arabera”.

Epaimahaiak kontuan hartu ditu “auzipetuak egindakoak egin zituela hainbat substantzia estupefazienteren menpekoa zelako, eta gaur egun ez dela horien menpeko”.

Gipuzkoako Probintzia Entzutegiak, osasun publikoaren aurkako delitu bat egotzi dio berriki, eta ondorioz 3 urteko kartzela zigorra eta 1.326’27 euroko isuna ezarri dizkio.

Hala ere, printzipioz bertan behera utzi du espetxe zigorra, “5 urteko epean, baldin eta 5 urte horietan akusatuak ez badu deliturik egiten, droga-mendekotasuna gainditzen jarraitzen badu, eta sei hilabetero kontrolak jasotzen baditu Mediku Forentsearen Klinikan”.

“Baldintza hauetako bat beteko ez balu, kartzela zigorra bertan behera uztea baliogabetu dezake, eta ondorioz zigorrak espetxean bete behar izatea”.

“Epaiak ere agindu du auzipetuak prozesu-kostuak ordaindu behar izatea”, eta “atzemandako droga suntsitzea”. Era berean, “irmoa da eta beraz ezin zaio helegiterik aurkeztu”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen