Mundukideren VIII. Lasterketa Solidarioa urriaren 22an ospatuko da

0
844

Gaur goizean Urkuluko urtegian VIII. Mundukideko Lasterketa solidarioaren edizioa aurkeztu dute. Aurkezpenean izan dira Urri Urizar Mundukideko kidea, eta talde antolatzaileko hiru kooperatibetako ordezkariak, Fagor Elektronikako Hodei Guridi, Kreaneko Ander Hernandez eta Athloneko Judith Eraña. Aurten Domusa Teknik kooperatibako partaideak ere lasterketari babesa eman nahi izan diote. Horretarako Jon Ajuria korrikalaria eta Mikel Albisu izan dira ordezkari gisa . Domusa trail taldea aurten sortu da eta gure lurraldeko kultura eta kirolari lagundu eta bultzatzea du helburua.

Beheko testua: Mundukide.

FAGOR ELEKTRONIKA , Hodei Guridi

Mundukideko lasterketaren VIII. Edizioaren aurkezpena Urkulun egin nahi izan dugu, izan ere, guretzat 8 urte eta gero Urkulu ELKARTASUN IKUR bihurtu da.

Nabarmena da gure gizartea munduko aberatsenen artean kokatzen dela: %10 aberatsenean zalantzarik gabe, eta ziur asko %5 aberatsenean. Munduko beste pertsona gehienak gu baino behartsuagoak dira eta mordoska bat gu baino askoz ere behartsuagoak. Egoera pribilegiatu horren aurrean, sarri, honako galdera sortzen zaigu: Ba ote liteke nolabait gu, neurri batetan behintzat, gainontzeko pertsonen pobreziaren erantzule izatea? Erantzuna ez da erraza, baina Inongo zalantzarik gabe, munduko aberatsenok gara munduaren hondamendi ekologikoaren arduradun nagusiak. Begi bistan da, askoz ere energia, produktu kimiko, mineral eta mota guztietako material gehiago erabiltzen ditugula. Eta ondorioz, pertsonako, isurketa kopuru handiagoen jabe gara.
– Baina gure aberastasunak ezin digu guztiona dena hondatzeko eskubiderik eman.
– Bizilagun zintzo izan nahi badugu, ingurugiroan dugun eragin kaltegarria asko gutxitu behar dugu. Arlo honetan oso aldaketa handiak egin behar ditugu eta bitartean kaltea konpentsatzeko benetako elkartasuna praktikatu dezagun.
– Lasterketa honen helburua, Mundukidek zuzentzen dituen programak sendotzeko laguntza ekonomikoa lortzea da.

Beraz, URRIAK 22an zatozte donok MUNDUKIDEKO LASTERKETA SOLIDARIORA eta jarri praktikan elkartasuna. Lankideak, familia, lagunak, EMAN PAUSOA!

KREAN, Ander Hernandez

MUNDUKIDE eskuzabaltasunaren, elkartasunaren eta konpromisoaren adibidea da.

Herrialde pobretuetako gizartearen garapen sozioekonomikoa garatzeko bitartekoak sortzen dituen erakundea da, eta KREAN eta hainbat kooperatibek bezala LANAREN BIDEZ gizartea eraldatzea du funtsa eta oinarria.

Gure gizartearen erosotasunaren aurrean, MUNDUKIDEk gizarte eta pertsona behartsuekin konpromisoa hartu behar dugula gogorarazten digu egunez egun.

KREANen ere arduratsuak garelako, Garapen Jasangarria bultzatzeko 6 Helburu estrategiko ditugu identifikatuta (6 ODS) eta hauen alde lan egiten dugu eguneroko gure jardueratik. Mundukidek, pobrezia ekiditzeko elkarrekin lan egiteko aukera ematen digu, eta gure konfiantza eta babes osoa eskaini nahi diogu.

Horregatik babesa eta konfiantza erakusteko aukera egokia da, urriaren 22an Urkuluko urtegian antolatu dugun Lasterketa solidarioan parte hartzea.

Iaz, X3 karreran 28 taldek hartu genuen parte, oinez berriz 130 pertsona baino gehiago eta gazte kategorian 75 neska mutiko aritu ziren lasterka.

Aurten ere gonbidapen berezia luzatzen diegu iaz parte hartutako kooperatiba guztiei eta bereziki inoiz parte hartu ez dutenei. EMAN PAUSOA!!

ATHLON – Judith Eraña

LASTERKETAREN MODALITATEAK

  1. 1×3, kooperatibentzat (goizeko 11:00etan)
  2. Oinezkoa, irekia (goizeko 10:30ean)
  3. Nordik walking, irekia (goizeko 10:30ean)
  4. Gaztetxoen lasterketa, irekia (goizeko 10:00etan)
  5. Dortsal solidarioa

Animazioa: AZ gaubela – Aretxabaletako paelleroak- UDA kirol elkartea
Dutxatzeko aukera egongo da Aretxabaletako kiroldegian.

• Izen ematea: mundukide.org / urriak 16 arte/ Egunean bertan otalorako aparkalekuan
• Izen ematea 10 euro pertsonako eta gazteak doainik-

Dorsal solidarioa erosteko aukera 00989 bizum zenbakian eta izen emate web orrian.

Azpimarratu nahi dugu, oinezko ibilaldia publiko guztiarentzat dagoela zabalik eta deialdi berezia egin nahi diogu Debagoienako eta EHko pertona guztiei.

Urri Urizar -Mundukide

Eskerrik beroenak urtero jaialdi solidario hau antolatzen laguntzen digutenak. Bereziki Athlon, Fagor Elektronika eta Krean eta Domusa Teknik kooperatibari.

Babesle Nagusia Laboral Kutxa, Kolumbus, Arteaga jatetxea, 19,90 gastroteka, Ausolan, Eroski, Adox, Aretxabaletako udala, wcloc, Konfekoop, Arrasateko Athletismo taldeari.

VIII. LASTEKETA DA eta ez dugu gelditu nahi, aurrera jarraitu nahi dugu, Hodeik esan duen bezalaxe, gure egin beharra bait da planetako pertsona pobretuenei gure elkartasuna ematea.

URRIAK 22ko astean pobreziaren aurkako nazioarteko eguna ospatzen da eta guk LASTEKETAREKIN adierazi nahi diogu gure babesa eta horretaz gain gure lankidetza programekin jarraituko dugu pobreziaren aurka egiteko.

Eta zein da gure programen eragina pobreziaren aurkako guda honetan?

2022 urtean ia 93.000 pertsonengana irisi zen Mundukideren laguntza. Honek esan nahi du 93.000 pertsonak onura bat izan zuela txikia izan bada ere.

ETA NOLA HOBETZEN DU MUNDUKIDEK PERTSONEN BIZITZA?

Horretarako, Pertsonen trebakuntza, Nekazaritza garapenean, produktuen merkaturatzea, Enpresa sozial berrien sorkuntza, kooperatiben aholkularitza da Mundukideren lankidetzarako espezialitatea.

Momentuan Estatuko 20 pertsonako lantaldeak osatzen du Mundukide non horietatik 15, Etiopia, Mozambike, Ecuador, Kolombia eta Brasileko programetan ari den lanean.

Info gehiago 2022ko urteko txostenean.

STOP KAMISETA

Urtero dortsalarekin batera banatu izan den kamiseta ekoiztu eta banatzeari utziko dio MSLko antolakuntzak. Ehungintzak eta hondakinek ingurumenean duten eragin kaltegarria saihesteko keinua da ekimena.

Une erabakigarria da klima-aldaketari aurre egiteko. Egunero, munduko hainbat tokitan, jasaten ari den aldaketa izugarriei buruzko mezuak bidaltzen dizkigu planetak, elikagaien ekoizpena mehatxatzen duten jarraibide meteorologiko aldakorretatik hasi, eta uholde katastrofikoen arriskua areagotzen duen itsas mailaren igoeraraino. Klima-aldaketaren ondorioek guztioi eragiten digute. Neurri gogorrik hartzen ez bada, askoz zailagoa eta garestiagoa izango da etorkizunean izango dituen ondorioetara egokitzea. Sor dezagun ekonomia bidezkoagoa, solidarioagoa, egungo krisialditik ateratzeaz gain, bizitzaz gainezka dagoen munduarekin duen loturaren zentzua itzuliko diguna.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen