Argindarraren bonu sozialaren inguruko informazioa banatuko dute

0
703

Testua eta kartela: Debagoieneko Mankomunitatea.

Debagoieneko Garapen Agentziak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoen departamentuarekin elkarlanean argindarraren bonu sozialaren inguruko esku orri bat banatuko du datozen egunetan. Eskualdeko 8 udalerrietako interes orokorreko 55 puntutan egongo da eskuragarri (kzguneak, kultur etxeak, osasun zentroak, gizarte zerbitzuak, jubilatu-etxea, udal harrerak, …). Argindarraren bonu sozialak zertan datzan herritarrei modu errazean azaltzen dien esku-orriak, besteak beste, honako
hauek jasotzen ditu:

  • Zer da eta nola eskatu
  • Nork eska dezake, eskatzeko baldintza orokorrak
  • Zer dokumentazio aurkeztu behar den
  • Non eskatu (erreferentziazko merkaturatzaileen zerrenda)

Informazio orria euskaraz eta gazteleraz egongo da eskuragarri.

Bonu sozial elektrikoa deskontu bat da argindarraren fakturan. Deskontuak kontsumitzaile motaren araberakoak dira. Kontsumitzaile motak eta mota bakoitzari lotutako baldintzak eta laguntzak desberdinak dira (familia ugaria, pentsioduna…).
Gizarte-bonuaren eskaera erreferentziako energia merkaturatzaile bakoitzaren web-orrian zehazten den nahitaezko dokumentazioarekin batera egin behar da.

Inolako izapiderik edo eskaerarik egin gabe Bonu Elektrikoaren onuradun diren kontsumitzaileak Bonu Termikoaren onuradun izango dira. Bonu Termikoa berogailuaren eta ur beroaren edo sukaldearen erabilerak eragindako gastu termikoak konpentsatzeko laguntza izaten da.

Kanpaina honekin batera, Debagoieneko Garapen Agentziatik orain arte egindakoari jarraipena ematea eta zaurgarritasun energetiko izan dezaketenei energia eraginkortasunerako aholkuak ematen jarraitzea da helburua, gizarte-zerbitzuekin lankidetzan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen