AEK-k matrikulazio kanpaina martxan jarri du

0
765

Argazkia: MB artxiboa.

AEKn hasi dute ikasturtea. Ikastaroak, ordutegiak, tarifak eta dirulaguntzak ezagutzeko bulego ordutegia abiatu dute: astelehenetik ostiralera, goizeko 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara.

Bulegoko ordutegiaz gain, irailaren 15ean, ostirala, azoka plazan eta Arizmendiarrieta plazako merkatuan egongo dira; irailaren 16an, larunbata, mahai bat jarriko dute Seber Altube azokan, eta irailaren 21ean, osteguna, ‘poteoa laranja’ egingo dute Arrasateko kaleetan zehar.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen