Argazkia: Assata. Kartela: Larrinetxe jatetxea.
Assata talde arrasatearrak kontzertua eskainiko du ostiralean, irailak 8, arratsaldeko 20:00etan, Udala auzoko Larrinetxe jatetxean. Gainera, egun horretan Larrinetxek menu berezia eskainiko du.
Arrasateko taldeak “Oasia” diskoaren aurkezpenarekin jarraitzen du eta irailean, Larrinetxeren kontzertuaz gain, beste hiru eskainiko ditu:
Irailak 10, igandea, Bilbo Zaharreko Xake Gunean
Irailak 16, larunbata, Aretxabaletako Txarapeako Jaiak
Irailak 29, ostirala, Garagartzako jaiak
Assata Instagramen





