Zarugaldeko bizilagunek arratsaldean eta gauean kaleko jaiak ospatzen jarraitu dute. Arratsaldean, mus eta partxis txapelketa, ‘Zuek ein zuek jan’ askaria, japoniar bonbak, dantza emanaldia Txikitxu Arrostaitz taldearen eskutik, eta txistulariak izan dira. Euria egin arren, ur jolasak ere egin dituzte.
Gauean berriz, Zarugaldeko 81 bizilagun afaltzeko bildu dira, eta AZ-Gaubelak girotu ditu otordua eta afalostea. Susko zezenik ez da falta.






























