Argazkiak eta bideoa: Garazi eta Sala.
Biko arrasatearra Iruñean, Lizarran eta Antzuolan aritu zen uztailean, eta abuztuaren lehen zatirako agendan Amaraun Arte Fabrikan (Abadiño) eta Barajuenen (Aramaixo) kontzertu bana izan dute.
Hemendik aurrera, Asier Sala eta Garazi Barrena Urrutikoetxea abuztuaren 27an Lakuntzan (Iruñeko merindadean) zuzenean ariko dira, irailaren 2an Tropical Riot Fest-an (Bartzelonan) eta irailaren 22an San Prudentzion.




