Ttakun taldeak, omendu berria, jaia antolatu du herrian irailaren 30erako

0
820

Arrasateko txalaparta taldeak, 30. urteurrenean, omenaldi xumea jaso du Algortan. Halaber, taldeak Txalaparta Festa antolatu du Arrasaten irailaren 30erako.

Argazkia eta kartela: Ttakun.

Algortako txalapartaren jaia uztailaren 29an ospatu da, eta bertan “Txalapartaren hedapenean egindako lanagatik omenaldi xume bat” jaso du talde arrasatearrak.

Ekitaldian ere parte hartu dute UKtest txalaparta elkarteak, Altxa Txalaparta taldeak eta Algortako Bertsolari Eskolak, besteak beste.

“Eskerrik asko benetan!!” eskertu du Ttakunek, “30 urtez enbor beretik! Gora TTAKUN!” Bai horixe!

Ildo honetan, talde arrasatearrak Txalaparta Festa antolatu du, ohi duenez, eta herrian bertan ospatuko da: “Gorde data. Irailaren 30ean ospatuko dugu txalaparta festa mundiala!!!”.

Erlazionatutako albistea:

Ttakun Txalaparta taldeak 30. urteurrena ospatuko du programazio bereziarekin 

2023ko apirilaren 18an argitaratutako albistea

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen