Ezbeharra goizeko 10:45 aldera izan da, Arrasateko herrigunearen eta Udala auzoaren arteko errepidean, zehazki, komentu ohiaren ondoko bihurgune itxian.
Ertzaintzaren gutxienez 3 patruila bertaratu dira, eta azaldu duenez “autoa errepidetik irten da, irauli egin da eta pertsona bat Debagoieneko Ospitalera eraman behar izan dute. Printzipioz, ez du osasun arazo larririk”.
Une honetan, goizeko 11:50ean, “garabia bat bertan da ibilgailua bertatik eramateko”. Beraz, aholkatzen da bertatik igaro behar baduzu, ohi baino tentu handiagoz egitea.





