Koru honetan Iruñeko, Arrasateko, Gasteizko,… pertsonak parte hartzen dute, eta ekitaldia Biteri plazan izango da, abuztuaren 5ean.
Kartela: CDESP / Argazkia: MB artxiboa.
Zapatu honetan, abuztuak 5, Cada día en su Presencia izeneko gospel abesbatzak doako kontzertua emango du.
Ekitaldia arratsaldeko 19:30ean izango da Biteri plazan, eta ‘Vagabundo’ (‘Eskale’) biraren baitan kokatzen da.
Koru hau Iruñeko parrokia ebanjeliko-bautistan sortu zen, eta 2005etik kontzertu ugari eman ditu hemen eta han:
Iruñean, Errenteria-Oreretan, Gasteizen, Manresan (Katalunia), Lleidan, A Coruñan, Huescan, Logroñon,… baita Arrasaten ere.
Horrela, toki ezberdinetako elizetako partaideek bat egin dute koru honekin: Arrasatekoak, Gasteizkoak, Errenteria-Oreretakoak, A Coruñakoak, Zaragozakoak,…

2016an ‘Historia del Gospel’ bira egin zuten estatu espainiarreko iparraldetik, Arrasaten esaterako.
Kontzertu hauetan abesti-sorta “anitza eta herrikoiak dira, koruak berak egindakoak eta gospeleko egile ospetsuek egindakoak”.
Taldea batez beste 35 pertsonak osatzen dute, tartean sopranoak, kontraltoak, tenoreak eta baxuak. Musikariek ondoko tresnei eragiten diete:
Pianoa, teklatuak, bateria, baxua, kitarra elektrikoa, kitarra akustikoa, panderoak, saxofoia, biolina, akordeoia, flauta, tronpeta eta perkusioak.




