Goiko bideoa: Ibai-Arte.
Arrasate Blues jaialdiari amaiera emateko, Ibai-Artek bi blues kontzertu berri eskaini ditu ‘Bluesa lagunartean’ ekimenaren barruan. Lehenengoa asteazkenean izan zen, Kajoi tabernako terrazan. Kontzertua Paul San Martinek pianoan eta Fran Serranok kontrabaxuan eskaini zuten. Bi musikariek Itziar Yaguerekin kolaboratu dute hainbat proiektuetan eta ibilbide oparoa dute, Paul San Martinen bakarkako 5 diskoak barne.
Bigarren kontzertua Mondragon Hoteleko terrazan izan da. Oraingoan Marta Suñe eta Johnny Bigstone kalatanek kontzertua eskaini dute. Iaz ere bisitatu zuten Arrasate laukote formatuan, baina oraingoan duo formatuan jo dute, giro intimoagoa sortzeko.
Nazio-bluesaren handienen artean, Marta da emakumezko harmonista bakarra. Oraingoan, gitarra batekin etorri da, berak bere ahotsa jarri eta harmonika jotzen duen bitartean. Kontzertu honetan blues klasikoagoa eskaini dute, beren esentziara eta generoaren jatorrira itzuliz.
Kontzertuan Javier Lagunak ere parte hartu du. Arrasatearrak harmonika jo du Mondragon Hoteleko kontzertuan.







