Hauteskunde-emaitzen inguruko Arrasateko alderdien balorazioak

0
868

EH Bildu:

“Emaitzak oso onak, bikainak izan dira guretzat, goranzkoa da joera, eta uste dugu bai Arrasaten baita Hego Euskal Herrian ere herritarren apustua euren bizimodua aldatzen duten politiken aldekoa izan dela”.

“Herritarrek ezkerretik, langileriaren aldeko politikak hobetsi dituzte. Joera hori begibistakoa da Hego Euskal Herrian, eta ikuskizun dago Espainian zer gertatuko den”.

“Arrasaten oso pozik gaude, gorantz goazelako eta 4.000 bozken langa gainditu dugulako. Benetan eskerrik asko Herriari, ezkerreko politiken aldeko lan egitea gailendu da”.

PSE:

“Dakigun bezala, EH Bilduk irabazi du Arrasaten 580 boto gehiago lortuta, baina gu, Arrasateko sozialistok, 368 boto gehiago lortu ditugu, 2.515era helduz”.

“EH Bilduk irabazi du Arrasaten, baina Euskadin PSOE nagusitu da. Argi dago Euskadi aurrerakoia dela, PSOEn sinesten duela eta gobernuari egonkortasuna ematen diola”.

“Euskadiko botoak ia beti finkoak dira, baina boto oldea dago EH Bildurengana doana, alderdi guztien botoak jasotzen dituena. Baina PSOEk eutsi egin dio, baita Arrasaten ere, eta udal-hauteskundeekin alderatuta, hobera egin du”.

“PP-ek irabazi digu eserlekuetan, baina ezin du gobernatu, PPk dio autonomia guztiak PP direla, baina Espainia aurrerakoiaren aldeko diskurtsoa ez duen bitartean ezin du gobernatu”.

“PSOEk PPk baino boto gutxiago jaso ditu, baina beste aliatu batzuk baditu (EH Bildu, PNV…) eta horrek lagundu dezake. Baina horrek ez du esan nahi gobernua egitea zaila ez denik, izan ere, PSOEk alderdi horiekin adostu behar du. Baina ez dago argi zer gertatuko den, baina akordiorik lortzen ez bada, hauteskunde berriak izango dira gabonetan”.

“Espaina aurrerakoiak irabazi du Espainia atzerakoiaren aurka, PP eta VOX iraganeko atzerakada direlako, eta PSOE eta gainerako alderdiak Espainia plural, tolerantea, irekia eta pentsioez, gazteez, enpleguaz arduratzen dena izatearen alde daudela ikusi da”.

“Alderdi aurrerakoien artean akordio aurrerakoirik ez badago, aukera da berriro bozkatzea”.

“Euskadin irabazi dugu, botoak berreskuratu ditugu. Eta diputatu bat gehiago lortu dugu. Argi dago PSOE errautsetatik berpiztu dela 2019. urtearekin alderatuta”.

“Oraindik zenbatzeke daude CERA botoak, Espainiatik kanpo bizi diren espainiarren boto horiek. Emaitza 2-3 egun barru jakingo da. Eta horrek 2-3 diputatu gehiago eman diezazkiguke eta PPri kendu, normalean emaitzak PSOEren alde mugitzen dituelako. Baina hau guztia suposizio bat da”.

EAJ-PNV:

“Igandeko emaitzak onak ez izanda ere pozik gaude. Pozik gaude hauteskunde hasieran finkatutako helburua lortu dugulako. Helburua taldea mantentzea geneukan eta lortu dugu”.

“Orain ikusiko dugu nola garatzen diren negoziazioak eta ia epe motzean gobernu egongorra lortzen den Euskadigatik lanean jarraitu ahal izateko”.

Albistea osatzen gabiltza

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen