Arrasaten hainbat urtez bizi izandako politikariak bozka nahikoak lortu ditu, eta Madrilgo Diputatuen Kongresuan jardun beharko du.
Argazkia: PSOE-PSE.
PSOE-PSEren Gipuzkoako lehen hautagaia izan da estatu espainiarreko Kongresuari dagokionez. Bere alderdiak 86.711 bozka lortu zituen atzoko Hauteskundeetan, Diputauen Kongresuari dagokionez.
Emaitzak ezagutu ostean adierazi zuenez, “Gipuzkoaren ordezkaritza gara, jende langilea gara, ahalegintzen dena, eta beti maite izan dugu Gipuzkoa, areago, gure burua baino gehiago”.
Alderdi politiko bereko Maria Luisa Garciak ere diputatu gisa lan egin beharko du datozen lau urteetan.




