Maala errebaleko jaiek arratsaldean jarraitu dute

0
1730

Maala errebaleko bizilagunek kaleko jaiak ospatu dituzte. Jai Batzordeak antolatutako egitaraua eguerdian Erraldoien Konpartsaren kalejirak zabaldu du, Arrasateko gaiteroekin batera. Ondoren, kaleko bizilagunak paella jateko elkartu dira.

Jaiek arratsaldean jarraitu dute. Haurrentzako jolasak izan dira, eta ondoren, DJ Goiko arduratu da musika jartzeaz. Amaitzeko, gauean suzko erruberak izan dira.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen