Arrasatearrek Debagoiena Mozambikerekin jaialdia babestu dute

0
1441

Udazabal egitarauaren barruan, aurten ere Harreman eta Mundukideren kontzertu solidarioa egin da. Sarreren eta zozketaren bidez bildutako dirua Mundukidek Mozambiken martxan duen proiektura bideratuko da. Beñat Arzadun proiektuaren arduradunak kontzertuaren hasieran egiten duten lana azaldu du.

Aurten Korrontzi musika taldeak eta Oinkari dantza taldeak eskaini dute ikuskizuna. Baina ez dira eszenatokiaren gainean bakarrik egon, Debagoieneko bost taldek lagundu diete: Arrasateko Txititxu Arrostaitz eta Lore Gazteak dantza taldeak, Ttakun Txalaparta Taldea eta Trikitixa Taldea, Aramaioko Lagun Artean Dantza Taldea eta Aretxabaletako Jaiki Dantza Taldea. Arrasatearrek Monterron bete dute proiektuari babesa emateko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen