Udazabalek 3 ikuskizun berri eskainiko ditu aste honetan

0
779

Argazkiak: Maite Sarralde, Korrontzi, Led Silhouettes.

Udazabal ekimenak hiru ikuskizun berri eskainiko ditu aste honetan. Bihar, asteartea, arratsaldeko 20:00etan Seber Altube plazan, Maite Sarralde dantzari bilbotarrak ‘Desªnuda’ ikuskizuna aurkeztuko du. Dantza garaikideko ikuskizuna da. Sarraldek egitura flotatzaile baten gainean esekitako ikuskizuna egingo du, bertan zintzilik dauden elementuekin elkarreraginean.

Korrontzi dantza

Bestalde, ostegunean, uztailak 20, arratsaldeko 19:30ean Monterron parkean Mundukide eta Harreman elkarteek antolatutako jaialdi solidarioa ospatuko da. Bilduko den dirua bi GKEek Mozambiken duten proiekturako izango da. Oraingoan Korrontzi folk taldeak joko du, herriko hainbat kultur elkarterekin batera: Lore Gazteak, Txikitxu Arrostaitz, Ttakun eta Arrasate Trikitixa Eskolako txalapartariek ere parte hartuko dute. Sarrerak salgai daude mundukide.org webgunean.

Led Silhouettes

Amaitzeko, ostiralean, uztailak 20, arratsaldeko 20:00etan, Led Silhouettes dantza taldeak ‘Los perros’ ikuskizuna aurkeztuko du Zaldibarko frontoian. Martxel Rodriguez eta Jon Lopez dantzari nafarrek osatutako konpainia da. Ikuskizun horretan, gorputzaren mugimenduaren bidez, fideltasuna, adiskidetasuna, gatazka, indarkeria eta ospakizuna bezain animalia eta, aldi berean, giza ezaugarriak irudikatuko dituzte, eszenografia indartsu batekin. Ikuskizunean Marcos Morau koreografoaren laguntza dute.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen