Kartela: Arrasateko Mugimendu Feminista. Argazkia: MB artxiboa.
Arrasateko Mugimendu Feministak 3. topaketa bat antolatu du biharko, asteartea. Lehenengo topaketa ekainaren 4an egin zuten eta bigarrena ekainaren 18an. Topaketa arratsaldeko 18:00etan hasiko da Kulturaten. Arrasateko zaintza esparruko erradiografía osatu, greba feministaren aldarrikapen taula berrikusi, prozesua antolatu, besteak beste, egingo dute topaketan. “Anima zaitez greba orokor feministara bidean zure ekarpena egitera eta aliantzak jostera. Ongietorriak zarete!”





