Zezi Armyk irabazi du bigarrenez jarraian 24 Orduko Txapelketa

0
1702

Finalean 1 eta 0 irabazi dio Sukusuku taldeari, goizaldeko 03:00etan jokatutako partiduan. Publiko ugarik jarraitu dute lehia, eta aipatzekoa da ere 3. postua Pedro de Avendañorentzat izan dela.

Zapatuan goizeko 08:30ean hasi zen futbito lehiaketa, eta 11 talde aritu ziren nor baino nor gehiago, ikus-entzule ugari erakarriz.

Futbitoa maite duten zenbait arrasatear gaztek antolatuta, lehiaketa ondo bidean egin zen, eta finala goizaldeko 03:00etan hasi zen.

Bertan Zezi Armyk 1 eta 0 irabazi zion Sukusuku taldeari, final zirraragarrian. Ondorioz, Zezi Armyk bigarren urtez jarraian lortu du txapeldun izatea. Finalaren ostean sari banaketa ospatu da, eta hemen dituzue saritutakoak:

Talde txapelduna, Zezi Army (goiko argazkian).

Talde txapeldunordea, Sukusuku:

Hirugarren taldea, Pedro de Avendaño:

Fair Play taldea, Pedro de Avendaño:

Jokalari onenaren saria, Eros Txinarro:

Atezain onenaren saria, Jonatan ‘Jimmy’:

Goleatzaile onenaren saria, Auritz:

BABESLE EKONOMIKOEN SARIAK:

Fair Play taldeari, Pedro de Avendaño taldeari, Kabuenako otarra:

Talde txapeldunari saria, Zezi Army, Uxarteko 5 bono:

Talde txapeldunordeari, Sukusuku taldeari, Uxarteko 3 bono:

Jokalari onenari, Eros Txinarrori, Uxarteko bono bat:

Atezain onenari, Jonatan ‘Jimmy’ri, Uxarteko bono bat:

Zorionak guztiei!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen