AMeko Big Bandak Udazabaleko XVI. edizioa ireki du

0
1304

Arrasate Musikaleko Big Bandak ireki du Monterron parkean Udazabalen XVI. edizioa. Kontzertu berezia izango da aurtengoa, musika eskola bere 50. urteurrenaren ospakizunetan murgilduta baitago. Hori dela eta, atzoko egunean Karlos Sagi Diaz ‘Orro Txikia’ abestia jo zuten. Kantuan herriko beste hainbat kultur elkarte eta musikari ere aritu dira, hala nola Arrasate Trikitixa Eskola, Arrasate Mukaleko Txistulariak, Lander Olazabalaga albokaria, Ttakun Txalaparta, Lore Gazteak eta Txikitxu-Arrostaitz.
Kontzertuan Mugarik Gabeko Musikariak elkarteko kideak ere izan dira, Arrasate Musikalen laguntza eskertuz. Aurten musika eskolak 500 euro bildu ditu GKEarentzat. Kontzertuan zehar kamisetak eta CDak erosi ahal izan dira.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen