Kontralde, Larru Beltzak eta Youth United-ek kontzertua eman dute

0
2201

Arrasateko taldeak aurrera jarraitzen du bere lehen diskoa (‘Erantzunen bila’) aurkezten han-hemenka. Bart txosnagunean lan honetako abestiak eskaini dituzte, tartean ondoko bideoko ‘Gerra zikina’ kantua:

Beste talde batzuen kantuak ere eskaini dituzte Oxel, Manex, Julen eta ‘Boli’k, besteak beste, Des-kontrolen ‘Makina lehertu arte’:

Atzo gaueko zuzenekoa jarraitu ezin izan bazenu, jakin laster kontzertu gehiago emango dituztela, Arantzazun (Arratian), Mutiloan, Eskoriatzan eta Oñatin.

Txosnaguneko musika-jaialdi honetan ere Larru Beltzak punk-rock talde oñatiarra eta Youth United punk-oi! talde aretxabaletar-eskoriatzarra aritu dira. Gaur ere musikarekin zer gozatua izango da txosnagunean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen