Bihar, ostirala, hasiko dira 2023ko San Juanak, eta aurreko urteetan bezala musikak protagonismo handia izango du. Hiru izango dira kontzertuak hartuko dituzten agertokiak: Monterron parkea, Txosnagunea eta Herriko plaza.
Txosnagunean: Kontralde, Larru Beltza eta Youth United
Bihar, ostirala, gaueko 23:00etan, Txosnaguneko agertokian herriko taldeak izango dira protagonista: Kontralde arrasatearrek, ‘Erantzun bila’ azken diskoaren aurkezpenarekin jarraituko dute; Larru Beltza Oñatiko taldea, 2021ean argitaratutako ‘Nork epaitu du epailea’ diskoko abestiak entzuteko aukera izango da; eta Youth Unites, Aretxabaleta eta Eskoriatzako musikariek osatutako talde sortu berria.

Argazkia: MB artxiboa 
Argazkia: Larru Beltza 
Argazkia: Youth United
Monterron parkean: Arrasate Musikaleko Banda
Larunbatean, ekainak 24, musikazaleek non aukeratu izango dute. Eguerdiko 13:00etan Monterron parkean, Arrasate Musikaleko Bandak San Juan eguneko ohiko kontzertua eskainiko du. Besteak beste, ‘Arrasate Musikaleko Ereserkia’, ‘La Isla de la Perlas’ eta ‘La Dominguera’ eskainiko ditu.

Txosnagunean: ASSATA
Arratsaldeko 20:00etan, Txosnagunean, ASSATA funk taldeak jarriko du giroa. Arrasatearrek bi disko kaleratu dituzte orain arte: ‘Dantzatu, madarikatuok’ eta ‘Oasia’. Goizandeko 1:00etan Loreontzi Sound Systemek ordezkatuko ditu eszenatokian.

Monterron parkean: Chambao
Larunbatean ere, baina Monterron parkeko eszenatokian, gaueko 23:15ean, Chambaok eskainiko duen kontzertuaz gozatu ahal izango da. La Mari malagarrak, besteak beste, bere hamabosgarren diskoko azken singleak aurkeztuko ditu Arrasaten, ‘Te lo dije’ eta ‘Hijos de la música’. Bertan musika elektronikoa eta flamenko chilla nahasten dira.

Herriko plazan: Oxabi
San Juan eguna ixteko ardura OXABI taldeak izango du. Iaz ere arrakasta izan zuten Arrasaten eskainitako erromeriarekin. Herriko plazan izango dira gaueko 23:15ean, eta, besteak beste, ETS, Gozategi edo Gatiburen abestiak joko dituzte.

Txosnagunean: La Furia, J. Martina eta Huntza
Igandean, ekainak 25, beste bi kontzertu izango dira. Txosnagunean La Furia, J.Martina eta Huntza arituko dira gaueko 22:00etan. La Furia rapegileak ‘Post-Mortem ‘bere laugarren lana argitaratu du eta bere jarraitzaileak bere rap feministarekin gozaraziko ditu.
Eszenatoki berean J.Martina hirukotea arituko da. Kontzertura joaten direnak dantzan jarriko ditu bere musika elektronikoarekin pop estilo batekin nahastuta. Larrabetzu eta Barañaingo taldeak iaz kaleratu zuen ‘Jaio naiz baina’ diskoa.
Bestalde, Huntza taldeak agur esango die arrasatearrei. Bilboko taldea bere agurreko biran murgilduta dago, iragarri dutenez, datorren urtean elkarrekin jotzeari utziko baitiote. Oholtza gainean euren abesti ikonikoenak interpretatuko dituzte.

Argazkia: MB artxiboa 
Argazkia: J.Martina 
Argazkia: Huntza
Herriko plazan: Goxua’n Salsa
Ordu erdi geroago, 22:30ean, Herriko plazan Goxua’n Salsa taldeak joko du. Kolonbiako eta Nafarroako musikariak nahasten dituen saltsa taldea da. New York, Kolonbia eta Puerto Ricoko 60, 70 eta 80ko hamarkadetan inspiratutako saltsa klasikoaren bertsioak interpretatzea, baina euskaraz.

Herriko plazan: Mikel Erentxun
Bukatzeko, astelehenean, ekainak 26, Mikel Erentzuk kontzertua eskainiko du Herriko plazan arratsaldeko 20:00etan. Musikari donostiarra ‘Amigos de guardia’ biran murgilduta dabil, eta Duncan Dhuren abesti ezagunenak jotzen ari da, baita ere, bere bakarkako diskoenak.











