Sanjoanetako dantza honek 30 urte betetzen ditu aurten, eta talde arrasatearrak kantuaren moldaketa ezagutzera eman du.
Bideoa: DKS.
‘Errementari’k 30 urte egingo ditu aurten, 1993. urtean, hainbat arrasatearren elkarlanari esker, eta Jose Ramon Vitoriaren konposizioari esker, dantza estreinatu baitzen.
Des-kontrol talde arrasatearrak ekimena zoriondu du, moldaketa bat egin du, eta astelehenean ekin zion lan hau jendartean zabaltzeari.
DKSek gehitu du “guk, gure aldetik, inoiz baino argiago dugu gure hauspoak bero-bero jarraituko duela, ez garela etxera perratuta bueltatuko… Herensugearen suak erre arte!”.
“Bitartean, suaren bueltan dantzan ikusiko gara… Gora Sanjuanak!”.



