San Juanak indarkeria sexistarik gabeko gune izateko baliabide ugari prestatu ditu Emakume Txokoak

0
538

‘Indarkeria sexistarik gabeko gunea’ edota ‘arreta telefonoa’ egongo dira herritar zein bisitarien esku jai egunetan. Emakume Txokotik eskaintzen dituzten baliabide eta euskarriak, bestelako zerbitzu eta protokoloekin koordinaturik joango dira, hala nola, Udaltzaingoa edota Gizarte Zerbitzuak.

Testua: Arrasateko Udala.

Arrasateko Udaleko Berdintasun sailak San Juanei begira, indarkeria matxistarik gabeko aldarriarekin batera, euskarri eta baliabide ezberdinak plazaratuko ditu aurten ere. Hala nola, ‘Indarkeria sexistarik gabeko gunea’ edota ‘arreta telefonoa’.

Arbolapetan kokatuko da “Indarkeria sexistarik gabeko gunea”. Bertan, indarkeria sexistan eta autodefentsa feministan adituak diren emakumeak egongo dira, gerturatu nahi duten emakume eta neskak artatzen. Baita LGTBI+fobia pairatu dezaketen pertsonen askotariko erasoen gaineko bizipenak eta iritziak jasotzen. Horrezgain, erasomatxistakezgertatzekogizon eta mutilakohartaraztekogunea ere izan du. Gunea, ekainaren 23tik ekainaren 25era egongo da arbolapetan, 20:00etatik 00:00etara.

Gune honen helburuak dira, besteak beste: emakumeak eta herritarrak oro har indarkeria sexistaren gaiaz kontzientziatzea, emakumeek jaietan indarkeria sexistarekiko dituzten bizipen, iritzi eta interesak jasotzea, babes eta elkartasun gunea irudikatu eta indarkeriari aurre egiteko bitartekoak erraztuko dituen erreferentzia gunea sortzea, erasotzaile izan daitezkeenei dena libre ez dela eta erasoak dauden kasuetan erantzuna izango dutela ohartaraztea, eta, emakumeek beren burua defendatzeko duten gaitasunaz jabetu arazi eta horretarako bitarteko eta lan tresnak eskaintzea.

Bestetik, jaietarako propio, “arreta telefono” zerbitzua egongo da. Ekainaren 23tik 25era 20:00etatik 08:00etara. Bertan, jaietan gertatzen den edozein eraso sexistaren aurrean, informazioa, aholkularitza eta beharrezkoa balitz eta erabiltzaileak propio eskatu gero, aurrez aurreko arreta eta laguntza eskainiko da. Telefono zenbakia 688 809 137 izango da eta hainbat lekuetan egongo da ikusgarri.

Emakume Txokotik eskaintzen dituzten baliabide eta euskarriak, bestelako zerbitzu eta protokoloekin koordinaturik joango dira, hala nola, Udaltzaingoa edota Gizarte Zerbitzuak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen