GEIKEk Duala euskaraz ekimena jarri du abian

0
833

Testua: GEIKE. Argazkia: MB artxiboa.

Duala egingo duten ikasleak ekainetik irailera bitartean hasiko dira lanbide heziketa dualean. Ikastetxeak garai honetan dabiltzala dualerako gestioak egiten  kontuan izanik, Debagoieneko mankomunitatearekin  elkarlanean, gutuna bidali zaie Duala eskaintzen duten bailarako ikastetxeei.  Ikaslearentzat euskaraz egiteak abantaila handiak ditu. Izan ere, ikasleak benetako lan egoeretan ikasten du, hizkuntza teknikoa euskaraz ikasten du, eta lan esperientzia euskaraz lortzen du. Beraz, ikastetxeak animatu ditugu lanbide heziketa duala euskaraz sustatzera, ikasleak  horretara bultzatu, eta ikasturte amaierako lana ere euskaraz egitera animatu ditzaten. Eta enpresei, berriz,  praktikaldia ere horrela egin dezaten eskatu zaie (instruktorea, materiala, harrera…)

Ekimena oraintxe jarri da abian, eta urtean zehar jarraipena egingo dugu, ikusteko bailaran zenbat ikaslek egin duten duala euskaraz egiteko hautua.  Euskaraz balioa eransten zaio lanari, animatu!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen