Gipuzkoako bere alderdiak hala aukeratu du, datorren hilabeteko estatu mailako hauteskundeei begira.
Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia.
Arrasaten bizi izandako Rafaela Romero Pozo aukeratu du Gipuzkoako PSEk herrialde honetako bere alderdiko hautagai nagusi.
Erabaki hau atzo hartu zuten, eta datorren zapatuan PSOEren Komite Federalak berretsi edo ukatuko du.
Rafaela Romero egun, besteak beste, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Lurralde-Antolamendu diputatua da.




