Pandero Jaialdia 3. edizioa ekainaren 18an ospatuko da

0
1098

Ekainaren 18an, igandea, arratsaldeko 19:30ean Amaia Udal Antzokian Pandero Jaialdia ospatuko da. Arrasateko Trikitixa Eskolak eta Arrasateko Udalak antolatuta, eta Ibai-Arte, EITB eta Euskal Herriko Trikitixa elkartearen babesarekin, hirugarren edizioa aurkeztu dute Kulturolan . “Esan beharrik ez dago aurten ere ilusio handiz aritu garela jaialdi hau prestatzen. Arrasatearrentzat, aukera paregabea da musikari hauek hain gertu ikusteko aukera izatea. “

Trikitixa eskolako ikasleak gonbidatu bereziak izango dira aurten. Kolaborazio berezi batzuk egingo dituzte aurtengo musikariekin.

Sarrerak salgai daude jada www.arrasate.eus webgunean. Aurreko edizioetan bezala, Ibai-Arteren laguntza ere badute. Merkatarien elkarteak 100 sarrera zozketatuko ditu Arrasateko dendetan erosketak egiten dituztenen artean.

Aurten ere EITB-k grabatuko du jaialdia. ‘Oholtzan’ saioan emitituko dute. Oraindik ez dago emisio datarik finkatuta, “baina ziurrenik udazkenean emitituko dute.”

Aurten bost talde igoko dira oholtzara: Sine Die, Ojaluna, Erromintxelak, Irati, Araitz, Elaia eta Mirari eta Mirari Azkune eta Aintzante Agirrebeña. “Aurtengo partaideak, oso bereziak dira. Aukerak aztertu eta pentsatu ondoren, aukeraketa berezia egingo dugu. “

SINE DIE

Xabier Zabala akordeoi joleak eta Igor Torre biolin joleak sortutako musika proiektua da Sine Die.  World music, folk musika eta euskal musikak osatutako errepertorioa eskentzen dute, eszenaratze zaindua dute eta moldaketa ikusgarri eta dibertigarriak dituzte.

OJALUNA

Musika tradizionala berreskuratzeko proiektua da Ojaluna. Hori da egiten dutena, musika tradizionala edo erroko musika. Publiko guztiari gure ondarea helaraztea dute helburu. 2016ean sortu zen taldea.  Garai batean, eskura zituen musika tresnak erabiltzen zituzten musika egiteko, eta bide hori jarraitzen dute.  Ahotsak garrantzi handia du beraien melodietan. 

  • Arrate Sánchez: ahotsa eta kajoi flamenkoa
  • Rafa Puy: pandero kuadratua, panderoa, zartagia, goilarak
  • Josefo Ochoa: pandero kuadratua, handpan-a, riqq-a
  • Enrique Pérez: pandero kuadratua, darbuka.

ERROMINTXELAK

2021ean Arrasaten sortutako gipsy swing taldea da. Aurretik, proiektu ezberdinetan elkarlanean aritutako musikariak dira. Partaide guztiek musika ikasketak dituzte eta eskarmentu handiko musikariak dira bai estudioan, baita zuzenekoetan ere. Gaur egun, irakasle dihardute Euskal Herriko musika eskola zein kontserbatorioetan.

Hauek dira taldekideak:

  • Jon Garcia: ahotsa eta gitarra
  • Iñigo Zubizarreta: manouche gitarra
  • Mikel Maniega: tronpeta
  • Aitor Moreno: kontrabaxua
  • Jokin Vitoria: washboard, bateria eta ahotsak

Instrumentu akustikoekin blues-a inprobisatuz ikusleak dantzan jartzen dituzte; swing eta gipsy musikaren ezaugarri solasgarri eta dantzagarrienetan oinarrituz, abesti sorta paregabea eskaintzen dute. Beraien erritmo frenetikoek XX. mendeko Parisko burdel eta kasinoetara garraiatzen dute entzulea.

IRATI, ARAITZ, ELAIA ETA MIRARI

Laukote gazte hau, plazetan ezagutu da. Txapelketetan hain zuzen ere. Bata bestearen arerio dira plaza hoietan, baina beste gauzen  artean, txapelketek jendea ezagutzeko aukera ere ematen dute. Lagunak dira.  Pandero jaialdian parte harteko batu dira.

  • Irati Arcelu Lazkaotik
  • Araitz Etxaniz Azkoititik
  • Elaia Diaz Astigarragatik
  • Mirari Plazaola  Arrasatetik

MIRARI AZKUNE ETA AINTZANE AGIRREBEÑA

Mirari eta Aintzane, bikote oso ezaguna da trikitilarien artean. Urte asko daramatzate alkarrekin jotzen.  Pandero jaialdiko bikoterik tradizionalena dela esango genuke, betiko trikitixara gehien gerturatzen den bikotea.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen