Beheko testua eta kartela: Ibai-Arte. Argazkia: MB artxiboa.
Laster da Arrasaten urteroko Pandero jaialdia, eta Ibai-Artetik, ekainaren 14ra bitartean Pandero Jaialdirako 50 sarrera bikoitz zozketatuko ditugu gure bezeroen artean. Pandero Jaialdia ekainaren 18an izango da, igandea, 19:30ean Amaia Udal Antzokian.
Pandero Jaialdia Arrasateko Trikitixa Eskolaren eskutik dator eta ekimenez beteta dator, eta besteak beste, “Sine Die”; “Ojaluna”; “Erromintxelak”; “Irati, Araitz, Elaia eta Mirari” eta “Mirari Azkune eta Aintzane Agirrebeña” taldeek hartuko dute parte bertan.
Zuk ere sarietako bat nahi baduzu, parte hartu! Sarrera bikoitzak lortzeko ordain itzazu zure erosketak Arrasate Txartelarekin, erosketa-ticketen argazkiak bidali WhatsApp 688734149 zenbakira edo/eta gure Instagram edo Facebookeko kontuetan partekatu gure zozketako argitalpenak. Zozketa guztietatik zeinetan parte hartuko duzu? Denekin ausartzen zara? Zeuk erabaki!
Sarrerak irabazten badituzu, ekainaren 15 eta 16 bitartean Altuna Lurrindegitik igaro besterik ez duzu egin behar, merkataritza ordutegian, sarrerak jaso eta esperientzia honetaz gozatzeko. Parte hartu eta zorte on!!
Ekimen hau Ibai-Artek antolatu du Arrasateko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin.
*Establezimendu bat baduzu eta Ibai-Arteko edozein ekimenetan parte hartu nahi baduzu deitu 943793090/688734149 zenbakira





