Kirola, aldarrikapena eta jaia elkartu ditu Beste Bat! Egunak

0
1309

Argazkiak: Beste Bat! Mondra.

Arrasateko Beste Bat! taldeak 13 urte daramatza futbola eta aldarrikapenak jai giroan uztartzen. Hala dabiltza gaurkoan ere, Beste Bat! 2023 Egunean.

Goiz partean lagunarteko partidua jokatuko dute Zaldibar frontoian, Beste Bat!eko lagunek eta gazte talde batek [goiko argazkian].

Ondoren, hamaiketakoa egingo dute Doke tabernaren kanpoaldean, eta gero lagunartean ere poteoari ekiteko. Bazkaria Montxon elkartean ospatu dute.

Arratsaldean, Beste Hiru taldeak punk-rock kontzertua eskaini du Equs tabernan giro onean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen