Pentsio duinen aldeko martxa Arrasatetik igaro da

0
1055

Arrasateko pentsionista talde batek bat egin du martxarekin.

Gaur eguerdian heldu da Arrasatera pentsionisten martxa, 1080 euroko gutxieneko pentsioaren alde. Martxa Bergaratik abiatu da gaur goizean eta Gasteizen elkartuko dira Bilbotik abiatu denarekin. Arabako hiriburuan manifestazioa egingo dute Eusko Legebiltzarraren aurrean ostegunean. Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako gobernuei pentsioak 1.080 eurora arte (14 ordainsaritan) osatu ditzatela eskatuko dute, baita espainiar estatuko gobernuari 1.080 euroko gutxieneko pentsioa onar dezan ere.

Martxa eguerdiko 14:30ak aldera iritsi da Arrasatera. San Isidro Jubilatuen Etxean bazkaldu ondoren, Herriko plazan elkartu dira. Arrasateko Herriko plazan azaldu dutenez, “astelehenero herrietako plazetan biltzen jarraituko dugu gure aldarrikapenak lortu arte, borondate politiko kontua dela uste baitugu.”

Arratsaldeko 16:00ak aldera abiatu dira Aretxabaletara eta ondoren Eskoriatzara. Bihar, asteartea, goizeko 10:00etan martxan jarriko dira berriz, ostegunean Eusko Legebiltzarraren aurrean egingo den manifestazioan parte hartzeko. Manifestazioa Nagusien Kontseiluak eta Sasoibide elkarteek, EAJ-EAJ, EH Bildu, Elkarrekin Arrasate eta PSE-EE alderdi politikoek, LAB, ELA eta ESK sindikatuek babestu dute.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen