Emanaldia zapatu gauean izango da, maiatzaren 20an, funk, rock, stoner techno,… estiloak eta doinu dantzagarriak eskainiz.
Kartela: Irati taberna eta topalekua / Bideoa: Rukula band.
Rukula 2015ean Usurbilen sortutako musika taldea da, eta Wikipediak azaltzen duenez, Kaki Arkarazo soinu-teknikariaren seme Martxelek zuzendutako talde instrumentala da.
2016an taldearen izena daraman diskoa atera zuen, sei kantutako diska. Kaki Arkarazoren taldea izan zen M-ak musika taldearen kanten bertsioak egiten aritu dira eta Hazi beltzak diska berria kaleratu dute.
Hazi Beltzak tour bira egin zuten 2018ko martxoa eta apirila artean. Aurten ‘Traganarru’ izeneko diskoa jendarteratzen hasi dira. Funk, rock, stoner techno,… estiloak eta doinu dantzagarriak nahasten dituzte.
Taldekideak Oihan Agirretxe bateria, Martxel Arkarazo baxua, Aitor Pagola gitarra eta Jon Agiriano gitarra ditugu. Arrasateko emanaldia gaueko 23:00etan hasiko da.




