Etxean soberan dauden jostailuak trukatu ahalko dira, ‘Txatxili’ lagun

0
690

Beheko testua eta kartela: Txatxilipurdi elkartea.

Aurtengoan ere, hirugarrenez, eguraldi eguzkitsuarekin batera udaberrira begirako jostailuen trukea egiteko aukera eskaintzera gatoz. Udaberri zein uda garaian ere, jolasteko, gozatzeko eta lagunekin ondo pasatzeko baliabide apartak baitira.

Etxean dauzkagun jostailuei begirada bat bota eta erabiltzen ez ditugunak beste batzuengatik trukatzeko gonbidapena luzatu nahi dugu. Edonolako jostailuak trukatu ahalko dira, baina uda gerturatzen ari denez, hondartzan edo igerilekuetan erabili ohi ditugun jostailu horiek trukatzea polita izan daiteke: kuboak, palak, eskuare, kometak, urpean jolasteko jostailuak, ureztontziak , hondarretan jolasteko jostailuak, disko hegalariak…

Jostailuak biltzeko hiru egun egongo dira:

  • Maiatzak 23, Arimazubi plazan 18:00-18:45
  • Maiatzak 24, Santamarinako ludoteka aurrean 18:00-18:45
  • Maiatzak 25, Biteri plazan 18:00-18:45

*Hiru egun hauetan, Txatxilipurdiko bulegoan ere jasoko dira jostailuak 9:00-13:00

Jostailuen truke, txartelak banatuko ditugu, zenbat jostailu hainbeste txartel.

Txartel hauek jarraian, jasotako jostailu guztien artean gustukoena aukeratzeko baliagarriak izango dira. Ekainaren 1ean egongo dira guztiak ikusgai.

Hauek dira jostailuek bete beharreko baldintzak:

  • Jostailuak egoera onean eta osorik egon beharko dira.
  • Indarkeria sustatzen dituzten jostailuak ez dira onartuko ez eta irudi sinbolikoa dutenak ere, tartean pistolak, izan uretakoak edo ez.
  • Sexu bereizketa egiten duten jostailuak ere ez dira onartuko.

Ekainaren 1ean, aurrez aipatu bezala, Monterrongo parkean, jasotako jostailuak ikusgai jarriko ditugu eta trukea aurrera eramango dugu. Bertan, jokoak azaltzeko eta elkarrekin jolasteko tartea hartuko dugu. 18:00etatik 20:00etara bitartean egongo gara.

Jolas erraldoi batzuk ere eramango ditugu elkarrekin jolasteko eta arratsalde bikaina pasatzeko.

Jostailu trukera animatzen?

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen