Musakola Jai Batzordeak larunbat gauerako antolatu duen kontzertuak San Isidro plazako karpa bete du. Iskanbila, Neallta Fola, La Excavadora, Kontralde eta Kañeria 13ko jarraitzaileek lehen ordutik bete dute esparrua. Bestalde, taldeek ez dute huts egin. Jarraitzaileek salto, dantza eta abestu dute denbora guztian. Iskanbila taldeak eszenatokietara itzulera interes berezia erakarri du.


































