Fernando San Miguelek jaso du Musakolako Urrezko Astokiloa

0
2138

Musakolako Jai Batzordeak Urrezko Astokiloa Fernando San Migueli eman dio aurten, auzoko jai batzordean egindako lanarengatik eta Arrasateko beste elkarte batzuekin egindako lankidetza aitortzeko. Fernando San Miguelek oso hunkituta eskertu du saria. “Sorpresa handia izan da. Ez nuen espero.”

Goizeko jarduerak

Goizean zehar beste jarduera batzuk ere izan dira, hala nola, txikienentzako puzgarriak Musakola Herri Eskolako patioan. Gainera, Arrasateko gaiteroek auzoko kaleak alaitu dituzte euren abestiekin.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen