Kontzertu bikaina eman du Arrasate Musikaleko Orkestra Sinfonikoak

0
933

Arrasateko orkestrak berragerpena egin du, pandemiaren ondorioz, 3 urte inguru bere osotasunean kontzertua eman barik izan ostean. Publikoak eliza bete eta txalo beroak eskaini dizkio eskertuta.

Arrasate Musikal Orkestra Sinfonikoa 1975ean sortu zuen Juan Arzamendi Emparanzak, Arrasate Musikal akademiaren zuzendari eta sortzaileak.

30 lagunek osatzen dute, eta egungo Orkestrak 2009ko Udaberriko Musikaldian eman zuen lehen kontzertua. Hain zuzen, musikaldi honi hasiera eman zion orkestrak atzo. Hona hemen emanaldiaren egitaraua:

Concerto in Sol minore per 2 violoncelli Antonio Vivaldi
1- Allegro
2- Largo
3- Allegro
Bakarlariak: Igor Egidon, María Mikelarena.

Ungarische Tanz n.o 1 Johannes Brahms

Acuarelas de Irlanda op. 42 suite para orquesta Alejandro Román

The Mission B.S.O. Ennio Morricone
Arr: Alfredo González Chirlaque
1- On earth as it in heaven
2- Falls
3-Gabriel ́s oboe
4- Brothers
5- The mission

The lord of the rings Howard Shore

Danzón n.o 2 Arturo Márquez

Publikoak San Frantzisko eliza goraino bete zuen, eta musikariek, Iker Olazabalen zuzendaritzarekin, kontzertu bikaina eman zuten. Publikoak txalo beroak eskaini zien eskertuta.

Gaur, zapatua, Les Sylvains Ensemblek kontzertua eman du Juan Arzamendi Musika Etxe berrian, eta bihar domeka Aequus Ensemble zuzenean arituko da San Frantziskon 19:30ean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen