Beheko testua: Kooltur Ekintza / Bideoa: Kokein gara.
Ostegun honetan, apirilak 27, Kokein taldea izango da Arrasateko Gaztetxean 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan.
Kokein Eibarko talde beteranoa da. Ibilbide emankorra egin ostean, hainbat urtetan lozorroan egon zen, baina bueltan etorri zenetik are eta indarberrituago dago, sasoi bete-betean.
Rocka bere zentzu zabalenean lantzen dute, gordin, indartsu eta aske, inongo aurreiritzirik gabe. Orain haien ibilbideko zazpigarren disko luzea aurkezten dihardute, ‘Atomika’ izenekoa, are eta irekiagoa, sorpresaz beteta dagoena.



