Ozenki elkartearen eskutik, antzerki musikalak bidaia izpiritual bat eskaini die Amaiako 390 ikus-entzuleei: “Mississippi ibaiaren ertzean dagoen bluesaren sorreratik hasi eta Manhattanen eztanda handia gertatu arte”.
Arrasateko Ozenki elkarte lirikoaren esktuik, artista kataluniarrak ‘Blues & Roots’ jendarteratu du gaur arratsaldean Amaian Udal Antzokian.

Silvia ahotsean aritu da eta Del Toro Blues Band taldearekin batera musikadun antzerkia eskaini du. Artista kataluniarrak duela gutxi debuta egin du musikagintzan, eta estatu espainiarreko hiriburuan bira egin ostean, Arrasaten izan dugu.
390 ikus-entzule inguruk jarraitu dute zuzenean ekitaldia, eta ikuskizunak helburu izan du ikus-entzulea izpiritualki bidaian eramatea: “Mississippi ibaiaren ertzean dagoen bluesaren sorreratik hasi eta Manhattanen eztanda handia gertatu arte”.

Hartara, bluesa, countrya edota jazza baliatu dituzte, baita Federico García Lorcaren poesiak ere, mezu argi batekin: “Justizia eta Askatasuna”.



