Abian dira Arrasateko Gaztetxearen inguruko ospakizunak, eta gaur arratsaldean nahiz gauean ere ekitaldiak izango dira.
AGAKOk antolaturik, bart bertso-afari autogestionatua ospatu zen, Olatz Zuazubiskar arrasatearra gai-jartzaile aritu zelarik.
Sormenean eta kantuan lau bertsolarik jardun zuten: Saioa Alkaiza, Peru Abarrategi, Sarai Robles eta Aitor Bizkarra.
Gaur goizean Dirk Morenweiser arrasatear-alemaniarrak ‘Berlingo okupazio mugimendua’ izeneko hitzaldia eman du.
Orain urteurreneko herri-bazkaria ospatzen ari dira, eta AGAKOren alde topa egin dute, goiko argazkiak erakusten duen bezala.
Egitarauak aurrera jarraituko du gaur arratsaldean, gaur gauean, bihar arratsaldean eta datorren ostiralean. Ondo pasau eta zorionak AGAKO!




