Arrasateko Trikitixa Eskolak Hauspo Egunaren 5. edizioa ospatu du gaur arratsaldean. Aurten, nobedade bezala, errezitaldia Irati Tabernako terrazan egin dute. Adin desberdinetako bederatzi talde igo dira agertokira eta beraiengana hurbildu diren guztiak gozarazi dituzte.












