Gu geu sortzaile eta Olatu Berdea taldeek irabazi dute II. Mondragon City Challengea

0
762

Originaltasunaren saria Team Smart taldearentzat izan da, Kamerumetik iritsitako talde batentzat.

Gaur eguerdian banatu dira Amaia Udal Antzokian Mondragon City Challengeren sariak. Ekintzailetza Kooperatiboko Nazioarteko Lehiaketaren bigarren edizioak, aurten ere, enpresa-kudeaketako konpetentziak, zortzi hilabetean negozio-eredu kooperatibo bat baliozkotzeko gaitasuna garatu nahi ditu batxirlegoko, heziketa-zikloetako eta unibertsitateetako mundo osoko ikasleengan.

Goizeko 11:00etatik aurrera, bost talde finalistek euren proiektuak defendatu behar izan dituzte epaimahaiaren aurrean. Epaimahaiek esan dutenez, “aurkeztutako proiektuen kalitate handia dela eta, oso zaila izan da irabazleak aukeratzea.”

Hiru sari banatu dira: proiekturik onena 16-18 urte arteko kategorian, proiekturik onena 19-24 urte arteko kategorian eta proiekturik originalenaren saria.

16-18 urteko finalistak hauek izan dira:

  • Mugaba Koop-ek eskumuturrekoa aurkeztu du, gizarte-bazterkeriako egoeran dauden adinekoak babesteko.
  • E & R S. Koop-ek makina bat aurkeztu du birziklatzen dena kontatzeko eta horren arabera deskontuak emateko.
  • Gu geu sortzailek, Alzheimerra duten pertsonei beren bizitza hobetzen lagunduko dien aplikazio bat aurkeztu du.

Gu geu sortzaile (Maddi Urkia, Harkaitz Leturiaga y Izaro Hernández) Arizmendi Ikastolako Almen guneko taldea aukeratu dute irabazle kategoria honetan. Taldeko hiru kideek Berlinera bidaia bat irabazi dute.

19-24 urte bitarteko kategorian bi finalista egon dira:

  • Komidak Urabako (Kolonbia) janariaren kategoria gastronomiko eta soziala igo nahi duena.
  • Olatu Berdeak hiriei eta herriei mugikortasun iraunkorragorako trantsizioan laguntzen dien sistema aurkeztu du.

Maila honetan Olatu Berdea (Ionan Trezet, Nikolas Esteban, Julen Beloki y Maddi Azkue) Donostiako taldea izan da irabazlea. Taldekideek AEBra bidaia bat irabazi dute.

Originaltasunaren saria Team Smart taldearentzat izan da, Kamerumetik iritsitako talde batentzat. Taldeko bi kideek 800 euro irabazi dituzte. Sari honen irabazlea aurten txapelketan parte hartu duten 18 taldeen artean aukeratu da. Irabazle guztiek eskertu dituzte sariak eta azaldu dutenez “esperientzia oso polita izan da eta asko ikasteko aukera izan dugu.”

Txapelketan parte hartu duten 18 taldeetako kideak apirilaren 17an, astelehena, iritsi ziren Arrasatera. Egun hauetan zehar proiektu kooperatiboa ezagutzeko aukera izan dute, baita Euskal Herriko kultura ere.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen