Janus Lesterrek euskaraz pop-rocka eskainiko du Kooltur Ostegunean

0
642

Ostegun honetan, apirilak 20, Janus Lester arituko da Arrasateko Gaztetxean 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan.

Testua: Kooltur Ekintza / Bideoa: Janus Lester.

Janus Lester Berako musikaria da aspaldi honetan publiko gazte eta pop zaleen artean egon den sorpresa bitxienetako bat.

Ezagutzera eman zen oraindik kontzerturik egin gabe, eta oihartzuna jaso zuen. Gerora, taldea osatu du eta zuzenekoak ematen dihardu. Pop-rocka egiten du euskeraz, baina baditu tarteka musika beltzaren, funkyaren eta bestelakoen ukituak.

Arrasaten ‘Ez gaitzala loak harrapatu’ diskoa aurkeztuko dute.

januslester.com

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen