Sarrerak geratzen dira oraindik ‘Silvia Marsó Blues & Roots’ ikusteko

0
607

Ozekik antolatuta, Ibai-arteren laguntzarekin, apirilaren 23an, igandea, Silvia Marsók eta Danny del Torok ‘Blues & Roots’ ikuskizuna aurkeztuko dute Amaia Udal Antzokian.

Bideoa: Ibai-Arte.

Ikuskizun honek musika eta antzerkia uztartzen ditu, eta mundu osoko intelektual eta artistak, tartean Federico García Lorca, sutsuki erakarri zituen musika beltzaren ariman barrena egindako ibilbidea da, Marsó zuzendari, antzerkigile, konpositore eta abeslariaren eskutik.

Silvia Marsók musikan debuta egingo du, Del Toro Blues Band taldearekin batera proiektu liluragarri bat sortuz: Blues & Roots, musika beltzaren ariman barrena egindako ibilbidea. Madrilen bira arrakastatsua egin ondoren, antzerki ikuskizun musikal hau Arrasaten izango da igandean, arratsaldeko 19:00etan. Silvia Marsó antzerkian, zineman eta telebistan sendotutako aktorea da, eta Del Toro Blues Band musika talde ospetsuarekin bat egin du artistikoki.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, oraindik salgai daude sarrera batzuk. Amaia antzokiko leihatilan, arrasate.eus-en eta Kutxabank Tickets webgunean erosi ahal izango dira sarrerak, 20 euroren truke. Nobedade gisa, Altuna lurrindegian ere erosi ahal izango dira ikuskizun honetarako sarrerak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen