Jaialdia maiatzaren 12an (ostirala) ospatuko da, eta sarrera guztien parte bat Osorik tabernan eta Bergarako Arranon salgai jarri ziren.
Arrasate-Bergara-Ataungo taldea dugu Añube, eta taldekideak ondorengoak dira: Aitor Bedia ‘Hans’ ahotsa, Beñat Gonzalez gitarra eta koroak, Jon Uribesalgo ‘Uri’ gitarra eta koroak, Beñat Lizarralde ‘Txikixa’ baxua, Julen Garmendia ‘Garmen’ saxofoia eta Egoitz Goikoetxea bateria. Taldekideek ‘Añube’ lana egin, grabatu eta iaz argitara eman zuten autoekoitzita.
Iruñeko Skabidean taldea 2012tik dabil martxan, eta orain arte 6 disko eman dituzte argitara. Iaz ‘Hiri zahar zikina’ jendarteratzen hasi ziren.
Brigade Loco taldeak Bergara, Hernani eta Debako kideak elkartzen ditu. 2017an sortua, punk-rock eta punk-oi! estiloak jorratzen ditu, eta hiru disko kaleratu dituzte, iaz ‘Borghetti crew’ izenekoa.
Azken Sustraiak Goierriko punk-rock talde bat dugu, hain zuzen, ‘Goierri’ diskoa osatu eta kalera atera berri duena. Hona hemen lanaren ‘Kanposene’ abestia:
Jaialdiko sarrera fisiko ugari Arrasateko Osorik tabernan eta Bergarako Arranon salgai jarri ziren. Antolakuntzatik azaldu izan dutenez, kontzertuaren egunean bertan ere Arrasateko Gaztetxeko “atean erosi ahal izango dira”.




