Anorexia eta bulimiaren inguruko hitzaldia antolatu du Hortakotzek

0
970

Testua: Arrasate institutoko Hortakotz guraso elkartea.

Arrasate institutoko Hortakotz guraso elkarteak hitzaldia antolatu du apirilaren 18rako. Hitzaldia Yolanda Iglesias, ACABE, anorexia eta bulimiaren aurkako elkartearen psikologak emango du.

ACABE Anorexia eta Bulimiaren Aurkako Elkarte gisa eratu zen aipatutako nahasteek eragindako senide talde baten ekimenez, helburu nagusi hauekin: Kaltetutako pertsonen eta haien familien bizi-kalitatea hobetzea, informazioaren eta aholkularitzaren bitartez. Prebentzio-jardueretan parte hartzea, baita elikadura-nahasteen eta horien ondorioen hedapen eta gizarte-sentzibilizazioan.

Hitzaldia “Elikadura-nahasmenduen prebentzioa eta tratamendua”,  familiek ezagutu behar dutenari buruz izango da. Kulturareko Loramendi gelan izango da arratsaldeko18:00etan.  

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen