Puntaik Punta Jaialdia aurten Oñatin ospatuko da, eta atzo arratsaldean aurkeztu zuten.
Testua: Debagoiena Turismo.
Puntaik Punta Jaialdiaren testuinguruan sortutako ibilbidea da GR 289 HARTZAREN URRATSA. GR 289 HARTZAREN URRATSA ibilbidea aurkezteko apirilaren 22an, Puntaik Punta 2023 jaialdiaren egitarauaren barruan, lehen etapa gidatuko da. Oñatin hasten den etapa hau Bergaran amaitzen da, Antzuolatik igarota eta hurrengo asteburuetan, gainontzeko 4 etapak gidatuko dira. Horrela, ibilbidea osatzen duten 5 etapak ibiliko dira.
GR 289 HARTZAREN URRATSA jarraituz Debagoieneko baliabide natural paregabeez gozatzeaz gain, baliabide turistikoak ezagutzeko aukera ematen du.
Ibilbideak natura ardatz hartuta Debagoieneko gune turistiko esanguratsuenak lotzen ditu: Oñatiko gune historikoa, Antzuola eta Bergara lotzen dituen trenbide zaharra, Laboratorium Museoa, Elgeta Memoriako Gerrako lubaki eta babestoki, Arrasateko Udala auzoa eta herria, Urkuluko Urtegia, Atxorrotx, Vasco-Navarro bide berdea, Gatz Museoa, Oñatiko Araotz auzoa, Arantzazuko Santutegia.
Bestalde, GR 289 HARTZAREN URRATSA Debagoieneko ibilbide sarea saretzen duen ibilbidea ere bada. Gaur egun homologatuta dauden PR eta SL ibilbideak erabiliz sortu da, produktu berri honen jasangarritasuna kontuan izanik eta ingurune naturalean inpaktu negatiboa ahalik eta txikiena sortuz. GR berri honek Debagoienean xendazaletasunerako ditugun homologatutako ibilbide
aukerak erakusten ditu.
Natura, ondarea eta gure historia ezagutzeko, iragana eta oraina elkartuz gure arbasoek egin zuten bezala, oinez, ezagutu Debagoiena. Bide on!




